Gaurtik aurrera 12 urtez azpiko haurrek doan bidaiatu dezakete Hiribusean

Ataria 2025ko urt. 30a, 13:10

Beharrezkoa izango da Mugi txartel pertsonalizatua gidariari erakustea; erabiltzaileari doako txartel bat emango diote.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak astelehenean iragarri zuen bezala, 12 urtetik beherako haurrek garraio publikoa doan dute gaurtik aurrera. MUGI sisteman sartuta dauden garraio publikoko operadore guztietarako izango da doakotasuna, eta horien artean da Tolosako Hiribusa.

Horretarako, beharrezkoa izango da Mugi txartel pertsonalizatua gidariari erakustea. Doako txartel bat emango diote erabiltzaileari. Adinarekin zalantzak izanez gero, identifikaziorako beste agiri edo txartel bat eskatu ahal izango du gidariak, 12 urtez azpikoa dela ziurtatzeko. 

Prozedura hau behin-behinekoa izango da, balioztatze makinen sistemetan egokitzapenak egiten dituzten bitartean. Behin hori eginda, Mugi txartela izatea derrigorrezkoa izango da doan bidaiatu ahal izateko, eta 12 urtez azpikoek beren txartela balioztatu beharko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!