Otsaileko lehen egunetan San Blas jaiak ospatuko dituzte

Ataria 2025eko urtarrilaren 29a

Hurrengo astelehena, otsailaren 3a San Blas eguna da, eta egun horren bueltan, ohiko moduan, San Blas jaiak ospatuko dituzte San Blas auzoan. Emendek elkarteak udalaren eta Benta-Aldearen laguntzarekin antolatzen ditu festak. 

Festen bereizgarria opilak izan ohi dira. Bada, horiek erosi ahal izango dira, eta baita eztarriko gaitzetatik babesten laguntzen omen duten lokarriak eskuratu ere.

EGITARAUA
  • Otsailak 1, larunbata
    11:00. Txupinazoa eta bedeinkapena. 
    11:30. Haur-jolasak. 
    19:00. Disko festa.

  • Otsailak 2, igandea
    09:00. Txistulariak, Tolosako Udalak eskainita. 
    09:30. Diana, konponezinak txarangaren eskutik. 
    12:00.  Aizkolariak : Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain. 
    12:45. Bertsolariak : Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia. 
    18:00. Bertsolarien bigarren saioa. 
    18:45. Trikitixa, Elustondo anai-arreben eskutik.

  • Otsailak 3, astelehena
    San Blas eguna
    11:00. Meza, auzo eta elkarteko hildakoen alde. 
    12:00. Toka Txapelketa. 
    18:45. Trikitixa, Elustondo anai-arreben eskutik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!