Epaile bati eraso diote Tolosala eta Usansolo taldeen arteko partidan

Ataria 2025eko urtarrilaren 27a

HIorrela geratu zen epailearen kamiseta erasoaren ondoren. COGAFS

Areto futboleko Hirugarren Mailako partida batean gertatu zen, larunbatean, Usabal kiroldegian. Tolosala eta Usansolo taldeen arteko partidaren ondoren, Usansoloko atezainak kamiseta puskatu zion epaile bati eta harramazka txiki bat egin aurpegian.

Partida Tolosalak irabazi zuen 7-2, eta neurketa bukatu eta gero gertatu zen erasoa, epaileen aktak jaso duenez. Usansoloko atezaina partida bukatu baino bost minutu lehenago kantxatik bota zuten, eta partidaren amaieran epaile batengana zuzendu zen, aktak jaso duenez: «Oso txarra zara, muturra txikituko dizut. Utzi aske muturra txikituko diot eta». Bere taldekideek eraman zuten aldageletara, baina aurretik jokalariak epaileari kamisetaren poltsikoa puskatu eta aurpegian harramazka egin zion.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!