Tolosako bi hitzordu atzeratu dituztela jakinarazi du udalak

Ataria 2025eko urtarrilaren 27a

Sol Band talde palestinarra.

Biharko aurreikusia zegoen Nork hil zuen Begoña Urroz? hitzaldia otsailaren 5ean izango da; martxoaren 5erako aurreikusitako Sol Band talde palestinarraren kontzertua ere atzeratu egin dute.

Udalak antolatutako bi hitzordutan aldaketak izango dira. Bizikidetza Sustatzen zikloko azken hitzordua biharko zegoen aurreikusia. Hain justu, Nork hil zuen Begoña Urroz? hitzaldia izango zen, Ainhoa Oiartzabal eta Martxelo Otamendi kazetarien eskutik. Bada, otsailaren 5ean izango da azkenean, udaletxeko pleno aretoan, 18:30ean.  

Bestalde, martxoaren 5erako Sol Band talde palestinarraren kontzertua iragarrita zegoen. Bertan behera utzi behar izan da, taldekideek bisatuak lortzeko izan dituzten traben ondorioz Euskal Herrian zehar egitekoak ziren bira bertan behera utzi behar izan baitute. Ziur aski udazkenean jarriko da data berria; dena dela, aurrerago jakinaraziko da.

Kontzerturako sarrera erosi zutenei ordaindutakoaren itzulpena egingo zaie. Eszena bonuan sartuta zegoen ikuskizuna izanik, emanaldi horren truke zine saio baterako bi gonbidapen jaso ahal izango dituzte datorren astetik aurrera. Bonua aurkeztu beharko dute leihatilan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!