Gizarte Zerbitzuetako bulegoak ohiko kokalekura bueltatu dira

Ataria 2025eko urtarrilaren 27a

Iturria: Tolosako Udala

Gaurtik aurrera Tolosako zerbitzua normaltasunez emango dute.

Gizarte Zerbitzuak gaur hasi dira ohiko bulegoetan zerbitzua ematen. Uztailaren amaieran, udaletxeko eraikina utzi eta Aranburu Jauregira lekualdatu ziren, ohiko espazioa berregokitzeko. Espazioa berrantolatu dute, herritarrentzat eta langileentzat espazio atseginagoak eskaintzeko asmoz: itxarongela berreskuratu dute, bulegoen tamainak egokitu dituzte eta bilera gela sortu dute. Komunak ere berritu dituzte, irisgarritasuna bermatzeko neurriekin. Gizarte Zerbitzuen jendaurreko ordutegia ohikoa izango da: hau da, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 bitartean, ostegunetan izan ezik, egun horretan ez baita arretarik ematen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!