Deba eta Zumaia arteko ibilaldia antolatu du Alpino Uzturre elkarteak

Ataria 2025eko urtarrilaren 22a

Urtarrilaren 26an egingo da mendi irteera eta goizean zehar egingo dute.

Ibilbidea GR-121aren (Gipuzkoako itzulia) etapetako bat da. Kostaldeko zati hori balio geologiko eta biologiko handiko eremua da, eta paisaiaren ikuspegitik ere garrantzia nabarmena du. Naturaren altxor paregabea gordetzen du: Lurraren historia geologikoaren azken 60 milioi urteak arroketan idatzita, geruzaz geruza, hurrenez hurren. Itsasoaren higaduraren eraginez agerian geratu dira, izan diren gertaera garrantzitsuenetako batzuk ulertzeko gakoak, besteak beste, dinosauroak desagertu zireneko garaia. 

Irteera 07:30ean izango da, San Frantziskotik. Autobusaren prezioa 15 eurokoa da bazkideentzat, eta 18 euro ez bazkideentzat; 30 urtez azpiko bazkideek 8 euroko ordainduko dute, eta ez bazkideek 9 euro. Informazio gehiago eta izena emateko Alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 zenbakira deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!