TAK klubeko batelen emaitza nabarmenak

Ataria 2025eko urtarrilaren 21a

Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatu zen larunbatean, San Pedron, eta bertan izan ziren TAK klubeko taldeak parte hartzen.

Infantil nesken mailan, Tolosaldea A taldeak bigarren postua lortu zuen eta Tolosaldea B taldeak zortzigarrena. Infantil mutilen mailan, Tolosaldea talde mistoak laugarren postuan amaitu zuen proba.

Promesa edo kadete mailan, nesketan Tolosaldea A hirugarren izan zen, Tolosaldea B laugarren eta Tolosaldea C zazpigarren. Mutiletan, Tolosaldea talde mistoak bederatzigarren denbora onena egin zuen.

Jubenil mailan, Tolosaldea bigarren izan zen nesketan eta lehenengo postuan mutiletan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!