Junior mailan parte hartu zuen Olanok, eta 44.09ko denbora egin zuen, irabazlearengandik 2.02ra helmugaratuz. Frantziako selekzioko Lise Revol izan zen irabazlea (42.07), ondoren Kanadako selekzioko Rafaelle Carrier helmugaratu zen, hamar segundora. Hirugarren postuan Mae Cabaca izan zen, Herbeheretako selekzioko kidea, 18 segundora.