Zazpi mintegi Tolosako Zuhaitz Azokan

Ataria 2025eko urtarrilaren 20a

Trianguloa plazak XXIX. Zuhaitz Azoka hartuko du larunbatean. Zazpi mintegi egongo dira eta besteak beste, haziak, fruitu eta landare deshidratatuak, fruta-arbolak, zuhaitz ornamentalak, basoko landareak eta loreak izango dira aukeran.

Gipuzkoako Baso Elkarteak ere postua jarriko du, bazkideei eskaintzen dizkien zerbitzuak aletzeko eta baso jabe batzuen esperientziak azaltzeko asmoz. Zuhaitz landare mota ezberdinak ere izango dituzte ikusgai. 

Bestalde, Tolosako Udalak urteko azoka berezien daten berri eman du. Maiatzean bi azoka berezi egingo direla aurreratu du; Lore eta Landare Azoka eta Bertako Haragien Azoka. Ekainean Ardo Txuri Txokoa egingo dute, irailean Garagardo Festa, urrian Mikologika eta Goxua, azaroan Esneki, Frisoi Lehiaketa eta Babarrunaren Festa, eta abenduan Gabonetako Azoka egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!