2025/01/25 09:00 - 14:00

Zuhaitz Azoka

Zuhaitz Azoka
Trianguloa plaza, Tolosa

XXIX. Zuhaitz Azoka. Zazpi mintegi bertaratuko dira euren produktuak saltzera. Besteak beste, haziak, fruitu eta landare deshidratatuak, fruitu arbolak, ornamentalak, basoko landareak eta loreak izango dira. Gipuzkoako Baso Elkarteak ere postua jarriko du, bazkideei eskaintzen dizkien zerbitzuak aletzeko eta baso jabe batzuen esperientziak azaltzeko asmoz. Zuhaitz landare mota ezberdinak ere izango dituzte ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!