Urteko lehen izerdi tantak

Leyre Carrasco 2025ko urt. 19a, 14:31

Ero-Etxe elkarteak urtero antolatzen duen krosa izan da goizean San Frantzisko pasealekuan; hogeita hamaseigarren edizioa ospatu dute aurtengoa eta sariak ere banatu dituzte.

Tenperatura baxuei aurre egiteko, lasterka ibili dira eskualdeko korrikalari txikiak. Izan ere, gaur goizean egin dute Ero-Etxe elkarteak urtero antolatzen duen krosa. Hogeita hamaseigarren edizioa ospatu dute aurtengoa, urteroko arrakastarekin. Horren erakusle izan da parte hartze maila handia eta errepidearen bi aldeetan zegoen jende andana.

Urteko lehena izaten da Tolosan, eta beraz, tradiziozko hitzordua bilakatu da askorentzat. Korrikalari gehienak tolosarrak izaten badira ere, eskualdeko beste herrietatik edota Gipuzkoako herri desberdinetako ikastetxeetatik ere hurbiltzen dira.

Ohi moduan, San Frantzisko pasealekuan izan du probak irteera eta helmuga, eta sei lasterketa egin dituzte guztira; infantil mailako (2011-2012) mutil eta nesken probak izan dira lehenak, eta hauek 1.900 metro egin behar izan dituzte; alebin mailako (2013-2014) mutil eta nesken probak izan dira ondoren, eta hauek 1.400 metro egin dituzte; eta, azkenik, benjamin mailako (2015-2016) mutil eta nesken probak izan dira, 1.100 metrorekin.

Honela geratu da aurtengo sailkapena:

Mutil infantilak

  1. Beñat Iraola (Laskorain), 06:52
  2. Ager Sanchez (Orixe), 07:05
  3. Fermintxo Solinis (Laskorain), 07:07
  4. Xuban Juantorena (Orixe), 07:13

Neska infantilak

  1. Amaia Lertxundi (Orixe), 07:46
  2. Irati Artutxa (Laskorain), 07:50
  3. Irina Mendizabal (Laskorain), 07:56
  4. Irati Uranga (Orixe), 08:01

Mutil alebinak

  1. Ametz Zubillaga (Muñagorri), 04:56
  2. Xabier Larrañaga (Samaniego), 04:57
  3. Aiur Artetxe (Uzturpe), 04:59
  4. Peter Jared (Jakintza Ordizia), 05:04

Neska alebinak

  1. Elaia Esnaola (Laskorain), 05:22
  2. Araitz Aramendi (Samaniego), 05:23
  3. Iraide Antolin (Uzturpe), 05:28
  4. Leire Gereñu (Laskorain), 05:33

Mutil benjaminak

  1. Leo Castillo (Laskorain), 04:10
  2. Manex Aristimuño (Laskorain), 04:13
  3. Hodei Elola (Laskorain), 04:19
  4. Julen Saizar (Laskorain), 04:19

Neska benjamilak

  1. Zuriñe Barriola (Laskorain), 04:39
  2. Arene Ibarguren (Herrikide), 04:41
  3. Ane Aramberri (Herrikide), 04:44
  4. Elene Iztueta (Samaniego), 04:47

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!