TAK-eko batelek hasi dute liga

Ataria 2025eko urtarrilaren 14a

Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldia izan da jokoan asteburuan Errenterian, eta bertan izan dira Tolosaldea Arraun Klubeko zortzi batel.

Infantilen mailan, nesketan, Tolosaldea A batelak 5. postua lortu zuen eta Tolosaldea B 8. izan zen. Maila horretan, mutiletan, Tolosaldea batel mistoa laugarren izan zen. Promesa edo kadete mailan, nesketan hiru talde aritu ziren lehian: Tolosaldea B 4. izan zen, Tolosaldea A 7. eta Tolosaldea C 8. postuan. Jubenil mailan, nesketan 4. postua lortu zuen Tolosaldeak, eta mutiletan 7. denbora onena egin zuen.

Argazkiak: Iban Ormazabal

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!