Idoia Arrospide eta Ekhi Civico, txapeldun Euskadiko Kros Txapelketan

Ataria 2025eko urtarrilaren 14a

Pasa den igande goizean, Oianguko zirkuitu oso lokaztu batean, Euskadiko Kros Txapelketa izan zen jokoan Tolosa CF-ko ordezkaritza zabalarekin. Emaitzak ere bikainak izan ziren, tartean Arrospide eta Civicoren garaipenak.

Euskadiko Kros Txapelketan emaitza bikainak lortu dituzte Tolosa CF-ko atletek, eta horietatik hainbatek Espainiako Txapelketan lehiatzeko txartela lortu dute. 16 urtez azpikoan, neskak txapeldunak izan ziren taldeka, eta banaka ondorengo postuak lortu zituzten: 5. Aitana Aierbe, 6. Maria Aramendi, 12. Maialen Zabala eta 27. Araia Artola. Maila horretan, Xabat Urkiola 4. izan zen eta Martin Arsuaga 5. postuan iritsi zen.
 
18 urtez azpiko mailan, Ekhi Civico txapelduna izan zen, Jon Urkizar 5. eta Alex Fernandez 15. postuan. 20 urtez azpikoan, Idoia Arrospide txapelduna izan zen eta Unax Armendarizek 5. postua lortu zuen. Absolutu mailan Ander Ortiz 6. postuan iritsi zen (Euskadiko 5.a izanik) eta Naroa Rojo 22.a izan zen.
 
Argazkiak: Tolosa CF

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!