Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek (tartean da Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataforma) deituta, elkarretaratzeak egingo dituzte etzi, hainbat herritan. Hain justu, Gasteizen, Barakaldon eta Tolosan izango dira elkarretaratzeak, osasun zentroen atarietan, 12:00etan. Promesa gehiagorik ez, konponbideak orain! lelopean, lehen mailako arretan murrizketarik ez egitea eskatuko dute.