Gure Eskuk Gipuzkoako batzarra egingo du Tolosan

Ataria 2025eko urtarrilaren 13a

Oskar Matxin Edesa / Foku

Asteazkenean 19:00etan egingo dute Tolosako kultur etxean. Bertaratu nahi dutenei inprimaki bat betetzeko eskatu diete.

Gure Eskuk Gipuzkoako batzarra egingo du asteazkenean, urtarrilak 15ean, 19:00etatik aurrera Tolosako kultur etxean. Zuzendaritzako hainbat kide izango dira bertan Herri Libre Bat kanpaina aurkezten.

Gure Esku ekimenak erronka handia jarri dio bere buruari ekainaren 7rako Bilbon. Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean mobilizazio erraldoi bat egin asmo dute. Besteak beste, hitzordu horren inguruan ariko dira asteazkeneko batzarrean.

Bertaratzeko asmoa dutenei honako inprimakia betetzeko eskaera egin diete antolatzaileek, lana errazte aldera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!