Biodibertsitate Guneak 2025eko lehen hiruhilekorako jardueren programa aurkeztu du

Ataria 2025eko urtarrilaren 13a

Biodibertsitatearen inguruko zortzi dibulgazio eta prestakuntza jarduera izango dira. Asteazkenean, urtarrilak 15, Tolosaldean harrapatutako fauna basatiaren azterketaren emaitzak aurkeztuko dituzte, 18:00etan, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.

Tolosako Biodibertsitate Guneak prest du 2025. urteko lehen hiruhileko programazioa. Dibulgazioaren eta formazioaren bidez, Tolosaldeko natura eta fauna ezagutzera emateko zortzi jarduera eta irteera antolatu dituzte. Honakoa da egitaraua:

  • Urtarrilak 15, 18:00. Tolosaldean harrapatutako fauna basatiaren azterketa (2023-24 emaitzak), gaztelaniaz, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Urtarrilak 26
: Ibiurko urtegira irteera. Deialdiaren xehetasunak egun batzuk lehenago jakinaraziko dira, Biodibertsitate Guneko kanaletatik.
  • Otsailak 5, 18:00.Ezagutu Tolosaldeko zuhaitz eta zuhaixka ohikoenak II saioa, gaztelaniaz, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Otsailak 9
: Arteotako lepora irteera. Deialdiaren xehetasunak egun batzuk lehenago jakinaraziko dira, Biodibertsitate Guneko kanaletatik.
  • Otsailak 19, 18:00. Hegaztien ugalketari buruzko jarduera, gaztelaniaz, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Martxoak 12, 18:00. 
Gipuzkoako Orkideak I saioa, euskaraz, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Martxoak 16:
 Gaztelu-Uli-Gaztelu irteera. Deialdiaren xehetasunak egun batzuk lehenago jakinaraziko dira, Biodibertsitate Guneko kanaletatik.
    Martxoak 26, 18:00. Gipuzkoako Orkideak II saioa, euskaraz, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.

2024ko memoria ere osatu du Biodibertsitate Guneak, eta balantze ona egin du. Parte hartzearen datua adierazgarria da: guztira 401 parte-hartzaile erakarri zituen urte osoan zehar, jarduera bakoitzeko batez beste 18-19 pertsona bilduz. Horrez gain, 90 herritarrek izena eman dute talde egonkortuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!