Izaskunera igotzeko errepidea itxi dute

Ataria 2025eko urtarrilaren 13a

Iturria: Tolosako Udala

Horma baten zatiak erori dira errepidera eta segurtasunagatik guztia eraisten ari dira herri lanetako langileak. Hori dela eta, Izaskunera igotzeko errepidea ixtea erabaki du Tolosako Udalak.

Udalak esan du lanak egin ahal izateko errepidea moztu behar izan dela, eta itxita mantenduko dutela amaitu bitarte. Bitarte horretan, Klinikara edo Izaskun auzora Santa Lutziatik barrena igo beharko da. Hiribusak ere handik egingo du klinikarako bidea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!