Tolosa CF-ko atletak maila oso onean Elgoibarko Krosean

Ataria 2025eko urtarrilaren 9a

Manex Civico, Elgoibarko Krosean.

Elgoibarko LXXXI. Juan Muguerza Nazioarteko Krosean maila onean aritu ziren Tolosa CF-ko atletak.

June Sudupe hernialdetarra lehen emakumezko euskalduna izan zen, sailkapen orokorreko hamabosgarren postuan iritsi ondoren. Manex Civico tolosarra bigarren euskalduna izan zen, orokorrean 20. postuan bukatu eta gero. Pamplona Atletico klubeko Izaro Perurena tolosarra hirugarren euskalduna izan zen, 21. postuan amaituta.

Bestalde, Manex Civicok urtearen amaieran 20 urtez azpiko Euskadiko marka egin zuen 3.000 metrotan, 8.20,62ko markarekin. Aurreko marka Ivan Fernandezek egin zuen, 2007an, 8.22rekin. Emaitza horrekin Civico 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan izango da. Bertan ariko da ere Iker Esnaola Tolosa CF-ko atleta, pisu jaurtiketan.



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!