Gure Zirkuak irekiko du txotx denboraldia

Ataria 2025eko urtarrilaren 7a

Astigarragako Alorrenea sagardotegian irekiko dute txotx denboraldia urtarrilaren 15ean.

Sagardoaren Lurraldeak jakinarazi duenez, Gure Zirkuko kideek emango diote hasiera 2025eko txotx denboraldiari. Sagardo Berriaren Eguna hilaren 15ean egingo dute Astigarragako Alorrenea sagardotegian eta aurrez, sagarrondo bat landatuko dute Astigarragako Erribera Kulturguneko plazan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!