Mendi lasterkariek gaur 20:00etatik aurrera izango dute aukera T3T eta T2T probetan izena emateko. Horretarako Kronoak.com helbidean sartu behar dute. T2T probak 24,4 kilometro ditu, eta aurreko urteetan segituan amaitzen dira dortsalak. T3T probak 42,8 kilometro izango ditu, eta luzeago jotzen du dortsalak amaitzea.