Eskualdera iritsi dira Errege Magoak

Leyre Carrasco 2025eko urtarrilaren 5a

Hiru Errege Magoak Tolosako Gure Zirkuaren karpan izan dira goizean, haur eta gazteen gutunak jasotzen. Arratsaldean herriz herri ibiliko dira.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak iritsi dira Tolosara. Goizean zehar, Gure Zirkuan izan dira haur eta gaztetxoen gutunak jasotzen. Familia ugari gerturatu dira bertara eta harrera beroa egin diete. Arratsaldean, berriz, hainbat herritan izango dira. Esaterako,

Errege Magoak herriz herri

  • Tolosa: 18:00. Kalejira.
  • Amasa-Villabona: 18:00. Errege kabalgata, Amasatik hasita.
  • Alegia: 18:00. Errege desfilea.
  • Irura: 18:00. Errege Magoen kalejira. Aurretik txokolate beroa banatuko da. Kalejira amaitutakoan goxokiak banatuko dira.
  • Amezketa: 18:00. Eliz aurrean elkartu, eta kantari ibili herrian zehar Errege Magoekin batera, Amaieran, Larrunarri pilotalekuan Errege Magoek haurrei harrera egingo diete eta goxokiak eta txokolate beroa banatuko da.
  • Berastegi: 18:30. Errege Magoen etorrera, plazan.
  • Bidania-Goiatz: 18:30. Errege Magoen desfilea. Ondoren. Gutun goxoki trukea.
  • Lizartza: 19:00. Erregeen etorrera Otsolarren partaidetzarekin.
  • Asteasu: 19:00. Errege desfilea.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!