Larunbatean erabakiko dituzte irabazleak

Ataria 2025eko urtarrilaren 2a

Txapelketa aurkeztu zuten unea. I. GARCIA LANDA

Larunbatean, hilaren 4an, jokatuko dituzte finalak XI. Ogi Berri Migel Soroa Oroimenezko txapelketan. Jaialdia 16:30ean hasiko da Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta hiru mailatan lehiatuko dira: jubenilak, promesak eta elitea.

Larunbatean, abenduaren 4an, izango du azken hitzordua XI. Ogi Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezko txapelketak. Tolosako Beotibar pilotalekuan lehiaketako finalak jokatuko dituzte, eta 16:30ean hasiko dira.

Jaialdia hasteko, jubenilen mailan, Etxaniz eta Figueroa ariko dira Salaberria anaien aurka; eta lehia bizia izango da, ez baitago faborito argirik. Ondoren, promesa mailan, Ibarluzeak eta A. Garmendiak jokatuko dute Aranbarriren eta Balerdiren aurka; norgehiagoka horretarako lehia estua aurreikus daiteke, bertan ere ez baitago faborito argirik.

Elite mailan, berriz, azken orduko aldaketa bat egongo da: Beñat Garmendiak jokatu behar zuen partida Lizeagarekin batera, baina hatz batean min hartu duela-eta, ezingo du jokatu. Haren, ordez, Bernaola izango da kantxan. Hori horrela, azken norgehiagokan Lizeaga eta Bernaola arituko dira, Apezetxearen eta Irazustabarrenaren aurka.

Sarrerak eta zozketa
Larunbatean sarrerak eskuratzeko txarteldegia 15:15ean zabalduko dute, eta sarrerak ez dira zenbakituta egongo. 15 eta 17 urte bitartekoek 5 euro ordaindu beharko dute, eta 18 urtetik gorakoek, berriz, 10 euro. Izango da berezitasunik ere, hain zuzen, saldutako txartelen artean bi sari zozketatuko dituztela: batetik, afari bat Bide-Goxo jatetxean; eta, bestetik, asteburu bateko irteera autokarabanan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!