Hasi da lehia

Leyre Carrasco 2024ko abenduaren 23a

Abian da Kirolagunak Kirol Elkarteak antolatzen duen areto futbol txapelketa; berrogeita bigarren edizioa dute aurtengo eta denera gaztetxoen 47 taldek parte hartu dute.

Jendetza bildu da gaur Usabal kiroldegiko kantxan. Izan ere, goizean abiatu dute Kirolagunak Kirol Elkarteak antolatzen duen areto futbol txapelketa. Berrogeita bigarren edizioa dute aurtengoa eta denera gaztetxoen 47 talde ari dira parte hartzen. Bost mailatan banatu dira taldeak: alebin mutilen 18 talde; 2015eko benjamin mutilen 8 talde; 2016ko benjamin mutilen 7 talde; alebin nesken 9 talde; 2015eko benjamin nesken 3 talde; eta 2016ko benjamin nesken 2 talde.

Honela, gaur goizean jokatu dituzte lehen sei partidak eta 12:30ak arte izan da zer ikusi Usabalgo kantxan. Giro ederra izan da jokalarien artean, eta harmailak babes eta animo mezuez bete dira. Arratsaldean hurrengo sei partidak ikusteko aukera izango da, 15:30etatik 18:00ak arte.

Hurrengo egunetan jokatuko dira datozen partidak, ordu eta leku berean: abenduaren 26an; abenduaren 27an; abenduaren 28an; eta abenduaren 30ean. Finala, urtarrilaren 5ean, igandean jokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!