Zehaztuta geratu dira Ogi Berri Txapelketaren finalak

Ataria 2024ko abenduaren 23a

Ogi Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoren finalerdien bigarren jardunaldia jokatu zen larunbatean Beotibar pilotalekuan.

Arratsalde bikaina pasa zuten Beotibarrera gerturatu ziren pilotazaleak. Harmailak gainezka zirela jokatu ziren finalerdietako partidak.

Jubenil mailakoan Salaberria anaiek partida eder bat egin ostean irabazi eta finalerako txartela lortu zuten Aldaz-Elola bikoaren aurka 18-13.

Jaialdiko bigarren partidan Aranbarri eta Balerdi ziren faborito eta ez zuten hutsik egin. Hasieran berdinduta joan ziren arren Nazabalek eta Erlek ezin izan zuten aurkariak jarritako erritmoari eutsi eta azkenean lehenak irabazi zuten 22-11.

Jaialdia amaitzeko eliteko partida jokatu zen. Ikusmin handia sortu zuen partida horrek eta ez zuen hutsik egin.
Apezetxeak eta Irazustabarrenak lortu zuten garaipena Irribarriaren eta Lozaren aurka. Hasiera parekatua izan zen baina partidaren erdian irabazleak abantaila hartu zuten eta finalerako txartela lortu.

Finalak, urtarrilaren 4an jokatuko dira, 16:30ean hasita, Beotibar pilotalekuan:

Jubenilak 

  • Gorriz: Etxaniz - Figueroa 
  • Urdinez: Salaberria - Salaberria

Promesak 

  • Gorriz: Ibarluzea - A. Garmendia
  • Urdinez: Aranbarri - Balerdi

Eliteak

  • Gorriz: Lizeaga - B. Garmendia
  • Urdinez: Apezetxea - Irazustabarrena

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!