Ataria Bertso Jaialdia 2025

Ostiraletik aurrera Ataria Bertso Jaialdirako sarrerak online eskuratu daitezke

Ataria 2024ko abenduaren 23a

Tolosako Leidor aretoak urteroko bertso zita hartuko du urtarrilaren 18an, eta bertara joateko interesa duten herritarrek Kutxabank bidez erosi beharko dituzte sarrerak.

Urtarrilaren 18an Ataria Bertso Jaialdi ospatuko da Tolosako Leidor aretoan. Bertan, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Alaia Martin, Iñigo Gorostarzu Etxorde, Oihana Iguaran eta Andoni Rekondo ariko dira bertsotan, Amaia Agirrek proposatutako gaiekin. Saioa ikusteko sarrerak salgai daude oraindik, eta Atarikide ez direnak ere ostiraletik aurrera horiek eskuratzeko aukera izango dute. Sarrera bakoitza 19 euroko prezioan eskuratu ahalko da eta online erosi beharko dira Kutxabank bidez. Sarrera guztiak zenbakituak izango dira eta ez da erreserbarik onartuko. 

Beraz, Ataria Bertso Jaialdira joateko asmoa baduzu, azkar ibili eta erosi zure sarrera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!