Eguberrietan aldaketak izango dira Tolosan, trafikoan eta udal zerbitzuen ordutegian

Ataria 2024ko abe. 20a, 12:28

Datozen asteotan, aldaketak izango dira zenbait udal zerbitzutan, Eguberriak direla eta, baita trafikoan, garraio publikoan edota hondakin bilketa zerbitzuan, besteak beste.

Honako hauek izango dira aldaketak eta ordutegi berriak:

  • Trafikoa eta aparkalekuak
    • Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerako kalejira, Elkartasun Krosa eta Errege Magoen kabalgata tarteko, abenduaren 24an, 31n eta urtarrilaren 5ean, errepide mozketa puntualak egingo dira, arratsaldetik aurrera. Era berean, egun horietan ezingo da Barrena eta Rondilla kaleetan, eta San Frantzisko pasealekuan aparkatu, Geltoki kaleko bidegurutzera arte.
  • Garraio publikoa
    • Aipatutako trafiko aldaketen ondorioz, hiru egun horietan Rondilla kaleko eta San Frantzisko pasealekuko autobus geralekuak Santa Klarara lekualdatuko dira, 14:00etatik aurrera, 22:00ak arte. Hiribusari dagokionez, hilaren 24an eta 31n, 20:00etan amaituko da zerbitzua.
  • Hondakinen bilketa zerbitzua
    • Tolosaldeko Mankomunitateak azaldu duenez, aldaketak izango dira hondakinen bilketako zerbitzuan, eta errefortzua aplikatuko da beste zenbait egunetan. Abenduaren 24an eta 31n, ez da bilketa zerbitzurik egingo gauez. Horien ordez, hondakinen bilketak egun bereko goiz eta arratsaldera aurreratu dira. Hurrengo egunean, goizean ere egingo da bilketa, eta gaueko zerbitzuak beti bezala egingo dira. Horrez gain, traste zaharren bilketa abenduaren 25ean egin beharrean, 26 goizean egingo da. Urtarrilaren 6 eta 7an, batik bat, papera eta beira jasotzeko errefortzua izango da.
  • UDATE
    • Herritarren arreta zerbitzuko bulegoek ordutegi berezia izango dute.
      • Abenduak 23: 07:15-14:15
      • Abenduak 26: 07:15-16:00
      • Abenduak 27: 08:15-14:15
      • Abenduak 30: 07:15-14:15
      • Urtarrilak 2: 07:15-16:00
      • Urtarrilak 3: 08:15-14:15
  • Kultur Etxea
    • Ohiko ordutegia izango du Eguberrietako lehen astean; bigarrenean, berriz, –urtarrilaren 7ra arte– ordutegi berezia izango du, 10:00etatik 13:00etara.
  • Haur liburutegia
    • 10:00etatik 13:30era egongo da zabalik, baina abenduaren 24an eta 31n itxita egongo da. Aranburu Jauregiak eta Gizarte Zerbitzuek Eguberri garaian ohiko ordutegia izango dute.
  • Gabonetako haur parkea
    • Egun bat gehiagoz ere luzatuko da. Larunbatean, hilak 28, egongo ez denez, abenduaren 30era bitarte luzatuko da. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!