Zumardiak Valentziara eramateko bizikletak bilduko ditu gaur

Ataria 2024ko abenduaren 20a

25-30 bizikleta eraman nahi dituzte, hondamendian galdu zituzten herritarrentzat; Gurpilgunean egingo dute bilketa, 17:00etatik 20:00etara.

Zumardiak antolatuta, bizikleta bilketa egingo dute gaur, Valentziako hondamendian kalteak jasan eta txirringak galdu zituztenei eramateko; 25-30 bizikleta eramatea da antolatzaileen asmoa. 17:00etatik 20:00etara egingo dute bilketa, Gurpilgunean, eta horretarako deialdia egin dute: «zuen etxe, garaje edo ingurukoen artean «ondo» edo «erabilgarri» dauden bizikletak baldin badauzkazue, hara bidaltzeko modukoak, ekarri Gurpilgunera. Han, Valentzian, ezer gabe geratu direnek eskertuko dituzte: helduek lanera joateko, haurrek kiroldegi edo eskolara iristeko... gertu zegoen botika ere urruti geratu zaie orain!».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!