Usabal kiroldegiko skate guneko argiztapena moztu dute

Ataria 2024ko abenduaren 19a

Tolosako skate parkea, artxiboko irudi batean.

Bart Usabalgo skate guneko argiteria osoa lurrera bota dute eta arriskua dela eta Tolosako Udalak argiztapena moztea erabaki du. 

Bart Usabalgo skate guneko argiteria osoa bota dute lurrera eta ondorioz kableak agerian geratu dira.  Tolosako Udalak esan du bihar konponduko dutela argiztapena, eta ordutik aurrera berrezarriko dutela argindarra. Udalak horrelako jarrerak gaitzetsi  ditu; «ez da lehen aldia eta behin eta berriz ondo jarri arren, jarrera hauek errepikatu egiten dira. Bertako erabiltzaile eta oinezkoekiko errespetua eskatzen dugu». 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!