Paco Sanchez igeriketa saria izango da jokoan larunbatean

Ataria 2024ko abenduaren 19a

Larunbat arratsaldean Usabal kiroldegiko igerilekuan Paco Sanchez Saria izango da jokoan, bere omenez egingo den XXIV. edizioan.

Alebin eta benjamin kategorietako haurrentzat antolatzen den saria da, hau da, 2012 urtetik 2016 urtera jaio bitarteko haurrek parte hartuko dute.

Bost taldetako igerilariak arituko dira bertan: Buruntzaldea (Lasarte), Zarautz, Taosa (Zumaia), Amaya (Iruñea) eta Tolosaldea. Guztira 150 igerilari inguru izango dira eta horietatik 65 inguru Tolosaldea taldekoak.

Txapelketa 15:30ean hasi eta 18:00ak aldera amaituko da. Tolosaldea IKT taldeak herritarrak txapelketa ikustera joateko deialdia egin du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!