Olano sailkapen orokorrean bigarren zegoela joan zen Xativara, Ana Lopez bost puntu aurretik zuela. Tolosarrak bigarren egiteko aukera izan zuen eta Lopezek zortzigarren egin zuenez, Olanok eraman du sailkapen orokorra.
Asteburuan txirrindulari tolosarrak Munduko Kopako bi probatan parte hartuko du, Flandrian eta Herbeheretan, Euskal Selekzioarekin.