Berazubi txuri-urdina

Ataria 2024ko abenduaren 18a

Gizonezkoen Reala taldeak entrenamendua egin du gaur goizean Tolosako Berazubi estadioan, eta zale ugari elkartu dira bertan animoak eman eta sinadurak lortzera.

Ezohiko goiza izan da gaur Berazubin: harmailak beteta, asko kamiseta txuri-urdinez, eta futbol zelaian Realeko jokalariak entrenatzen. Talde txuri-urdinak tarteka egiten ditu entrenamenduak Zubietatik kanpo, Gipuzkoako herriren batean. Gaurkoan Tolosaren txanda izan da, eta Tolosa CF-ren urteurrenaren harira iritsi da aukera. Realak eta Osasunak partida bat jokatu behar zuten urteurreneko ekitaldien barruan, baina zelaiaren egoera zela-eta ez zen bertan egin. Gaur, entrenamendu saioa egin dute Berazubin Realeko jokalariek, eta ondoren zaleekin egoteko aukera izan da.

Batez ere haurrak elkartu dira, eta hainbat gazte eta heldu ere izan dira, beraien gustuko jokalariei sinadurak eskatu eta elkarrekin argazkiren bat ateratzeko. Mikel Oyarzabal, Take Kubo eta Mikel Zubimendi izan dira eskaera gehien jaso dituztenak, baina beste jokalariek ere jaso dute zaleen berotasuna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!