Lehen bikote finalistak zehaztuta daude

Ataria 2024ko abenduaren 17a

Ogi Berri Pilota Txapelketa Migel Soroaren Oroimenezkoan, zehaztuta daude urtarrilaren 4an jokatuko diren finaletarako sailkatutako lehen bikoteak, asteburuan jokatutako lehen finalerdien ondoren. 

Jubenil mailan Etxanizek eta Figueroak 18-9 irabazi zuten Arregiren eta Castroren aurka. Hasiera estu baten ondoren, irabazleak markagailuan aldendu ziren. Promesa mailan, Cestau eta Albeniz ziren faboritoak partida irabazteko baina Ibarluzeak eta A. Garmendiak egindako partida bikainaren ondorioz, irabaztea lortu eta finalerako sailkatu ziren, 22-9ko emaitzarekin. Lehen finalerdien jardunaldiko azken partidan ere ezustekoa egon zen. Amiano eta Sotil ziren partida irabazteko hautagaiak baina Lizeagak eta B. Garmendiak izugarrizko partida jokatu eta garaipen argia lortu zuten 22-12ko emaitzaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!