Eduardo Mocoroa omenduko du Arakil fundazioak

Ataria 2024ko abenduaren 17a

Euskadiko Orkestrak lehen aldiz konpositorearen errepertorioa moldatuko du; Leidor aretoan izango da emanaldia, urtarrilaren 31n.

Arakil Fundazioak Eduardo Mocoroa musikari tolosarra omenduko du Euskadi Orkestrarekin batera antolatutako kontzertuan. «Euskal musika ondarearen altxor handienetako bat» omentzeko kontzertu berezia izango dela iragarri dute, Mocoroa konpositore eta musika maisuaren errepertorioa lehen aldiz moldatuko baitu Euskadiko Orkestrak.
 
Emanaldia urtarrilaren 31n izango da, Leidor aretoan, 19:30ean hasita. Bertan, Mocoroaren obra ezagunenetako batzuk interpretatuko dituzte, hala nola euskal musika tradizionala eta garaikidea uztartzen dituzten piezak, «gure kultura musikalaren funtsa eta aberastasuna publikoari hurbilduz».
 
Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude, Kutxabanken bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!