Euskal presoen egungo egoeraren inguruko hitzaldia, bihar

Ataria 2024ko abenduaren 16a

Sarek deituta pasa den larunbatean ateratako taldeko argazkia. Iturria: Arri_Studioa

Sare plataformak antolatuta Onintza Ostolaza abokatua eta plataformako kide Beñat Uribe ariko dira Tolosako pleno aretoan.

Sarek antolatuta euskal presoen egungo egoera izango dute hizpide bihar, plataformako Beñat Uribek eta Onintza Ostolaza abokatuak. 19:00etan hasiko da solasaldia eta Tolosako pleno aretoan izango da. Urteroko hitzorduaren berri eman dute, era berean: euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute hilaren 24an, 18:45ean, Tolosan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!