Pista konkistatu dute lau gurpilen gainean

Leyre Carrasco 2024ko abenduaren 15a

Tolosako Irristaka taldeak antolatzen duen IX. Indoor saria jokatu dute Usabal kiroldegiko parket zoruan; Euskal Herriko patinatzaile ugari elkartu dira eta maila desberdinetan lehiatu dira.

Usabal kiroldegiko parket zorua konkistatu dute goizean patinatzaileek. Bertan, Tolosako Irristaka taldeak antolatzen duen Irristaka saria jokatu dute, bederatzigarren aldiz, Tolosako Udalaren laguntzarekin, Gipuzkoako Irristaketa Federazioaren eskutik eta Euskadiko Irristaketa Federazioaren zuzendaritza teknikoarekin.

Parte hartzaileak hiru mailatan banatu dira; 2016-2013 bitartean jaiotako patinatzaileak, neska-mutilak batera aritu dira eta ez dira lehiaketa barruan sartu, beraz, ez da sailkapenik egon; 2012-2009 bitartean jaiotakoak, neska mutilak banatuta aritu dira; eta 2008-zaharragoak, neska mutilak banatuta aritu dira. Azken bi kategoriak lehiaketa barruan sartu dira.

Ohi moduan, bi proba egin behar izan dituzte. Lehenengoan patinatzaileek lau itzuli eman behar izan diote pistari, eta bigarren proban, berriz, bederatzi edo hamabi itzuli, kategoriaren arabera. Horrez gain, erreleboetako proba ere jokatu dute, gazteen zein helduen mailan.

Honela geratu dira lehen hiru postuak kategoria eta modalitate bakoitzean:

Gazteen maila: Neskak

  1. Amaiur Amenabar Igartua
  2. Anne Lara Dominguez
  3. Iona Igoa Mundiñano

Gazteen maila: Mutilak

  1. Ioritz Marques Herrero
  2. Miguel Fernandez Gaces
  3. Ibai Marquina San Martin

Helduen maila: Neskak

  1. Uxue Sola Baigorri
  2. Iranzu Arriaga Cenzano
  3. Iraia Ema Elkano

Helduen maila: Mutilak

  1. Borja Navarro Fernández
  2. Iker Escalada
  3. Mikel Medina Bustos

Erreleboak: Gazteen maila

  1. Donibane K.E.
  2. UDC Txantrea KKE
  3. Lagunak

Erreleboak: Helduen maila

  1. UDC Txantrea KKE
  2. Lagunak A
  3. CD Amaya

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!