Gabonetako Gehigarria 2024

Estilo eta hurbiltasun ikur

Ataria 2024ko abenduaren 15a

Mugar Lentzeria Dendak 23. urteurrena bete zuen uztailaren 2an. Tolosako Nafarroa Hiribidean dagoen lokalak barruko arropetan, bainujantzietan edota pijametan neurri guztiak ditu eskura.

Garbiñe Murillo, Reyes Peguero eta Maria Malkorraren gidaritzapean dagoen dendan, egunerokotasunean erabili ohi den lentzeriaz gain, pertsona bakoitzak dituen arazoei aurre egiteko egokiturik dauden arropak ere saltzen dituzte. «Bularreko arazoak dituztenen beharretara egokitzen saiatzen gara eta protesia edo minbizia duten pertsonentzako bularretako bereziak saltzen ditugu». Neurrietan ere A-tik G-rako kopekin lan egiten dute, pertsona bakoitzak dituen arazoei konponbide bat eman ahal izateko. «Bularretakoen kasuan pertsona bakoitzak dituen beharretara egokitutakoak saltzen ditugu, Anita Care etxekoak minbizia dutenen kasuan».

Gizonezko, emakumezko eta haurren barruko modako markei dagokionez, eskaintza zabala daukate dendan: Calvin Klein, Punto Blanco, Giulio, Chantelle, Pasionatta, Belcor, Gemma, Sportex eta Janira, besteak beste. «Gaur egun barruko arropan ezagunenak diren etxeekin lan egitea gustatzen zaigu. Primadonna bezalako markak ere saltzen ditugu, eta hauek ekitaldi berezietan erabiltzen diren jantzietara egokitzen dira, hala nola ezkontzak, bataioak edo jaunartzeak».
Garbiñe Murillok esan du dendara gerturatzen diren bezeroekin arrakasta izateko gertuko harremana sortzea dela ezinbestekoa. «Gure bezeroak behar ezberdinengatik hurbiltzen dira dendara. Gizonezkoak, esaterako, beraien emazte edo alabentzako opariak erostera etortzen dira, eta askok gurera jotzen dute beste denda batzuetan barruko arropa erosteak lotsa ematen dielako».

Tolosan kalitatezko tokiko merkataritza eskaintzeko helburuarekin, Mugar dendako kideak Parisko eta Florentziako nazioarteko lentzeria azoketara joaten dira. «Azoka horietan gaur egungo joerak aztertzeko eta ezagutzeko aukera daukagu eta horrela boladan dauden berritasunak Tolosara ekartzeko aukera izaten dugu».



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!