Gabonetako Gehigarria 2024

Zerbitzu eta aholku onena

Ataria 2024ko abe. 13a, 15:59

2021 urteko uztailean hartu zuen Oscar Echeveste farmazialari eta nutrizionistak familiako botikaren ardura. Ordutik nutrizioa, kirola eta adinekoei bideratutako aholkularitza eta zerbitzua eskaintzen die bezeroei.

Tolosarren beharrei erantzuteko, farmazia batek eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez harago doan botika da. «Gure bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuen artean, nutrizio-dieta zerbitzua, kirol nutrizioa, antropometriak (gorputz konposaketaren azterketa), edozein kirol diziplinara bideratutako aholkularitza eta produktuak, ortopedia (eskumuturrekoak, belaunetakoak eta paxak) eta Dosifikazio Pertsonalizatutako Zerbitzua (asteko pilulaontzia prestatzea) daude». Hirugarren adineko pertsonentzat ere, alokairu ortopedia zerbitzua dutela gehitu du Echeveste farmazialariak.
Kirolaren alde egindako apustuaren barruan, elkarlanerako bidea daramate eskualdeko hainbat talderekin, esaterako, Alpino Uzturre taldearekin. Horrela, Alpino Uzturreko bazkideek deskontuak dituzte Oscar Echevesten. Anoetan ireki berri duten crossfit The Eleven Box-ekin ere hasi dute elkarlana eta bertako bazkideek botikan deskontuak izateaz gain, Echeveste bera crossfitekoek antolatutako ekitaldietara joaten da nutrizioari buruzko hitzaldiak ematera.

Zerbitzu osatuagoa eskaintzeko Whatsapp bidezko eskaera eta zalantza zerbitzua  dute, eta baita webgunea, adinekoei eta euren zaintzaileei begirako saila, kirol produktu zein osagarrien saila eta dermofarmazia marka propioa ere. Oscar Echeveste botikan beste hiru farmazialarik ere egiten dute lan: Eva Sanzek, Puy Alzatek eta Aiora Olanok. Laura De la Iglesia berriz teknikari lanetan aritzen da, eta urtarriletik aurrera, teknikari eta nutrizio alorrean aditua den beste pertsona bat hasiko da. «Langile berriak gure zerbitzua hobetzen lagunduko digu. Kolesterol analisiak, diabetes analisiak, formulazio magistralak egin eta belarritakoak jartzeaz gain, dermoanalisi zerbitzua (azalaren egoera aztertzeko eta estetikari begira) eskaintzea da urte berrirako dugun asmoa».

Duela astebetetik Echeveste farmazia kardiobabestua da; Gipuzkoako farmazia sareak desfibriladoreak jarri ditu osasun ekosisteman sakontzeko eta bihotz-biriken geldialdia jasan duten pertsonei berehala artatu eta bizitza salbatzeko helburuz.



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!