Gabonetako Gehigarria 2024

Moda jasangarria, eskura

Ataria 2024ko abe. 13a, 10:00

Ainara Etxeberria eta Juanjo Ruiz.

Jasangarritasuna, konpromisoa eta kalitatea dira Kimetzeko ikurrak. Tolosako Alde Zaharrean dauden hiru dendak osatzen dute eta ezin Andia arropa marka propioa aipatu gabe utzi. Euskal Herrian bertan sortutako markak dituzte eta baita nazioarteko markarik onenak ere. Kontsumo arduratsuaren alde daude, eta egunerokoan txertatzen dute ideia hori.

Kimetzek 30 urte baino gehiagoko esperientzia du arropa marka onenak Tolosara ekartzen. Alde Zaharrean dago eta streetwear estiloari lotutako askotariko arropa markak eskaintzen ditu. Diseinua eta funtzionaltasuna uztartzen dituzten arropa eta oinetakoak dituzte eta bereziki horien sortze prozesuan eta materialen kalitatean jartzen dute arreta.

Juanjo Ruiz eta Ainara Etxeberriaren gidaritzapean dagoen Kimetzek gaur egun hiru lokal ditu, eta horietako bi Kale Nagusian daude. Kale Nagusiko 8. zenbakian dagoen dendan mutilei zuzendutako eskaintza dute eta Kale Nagusiko 21. zenbakiko lokalean aldiz, emakumeentzako arropa saltzen dute. Unisex modako arropak (gizonezko eta emakumeentzako arropa) Korreo Kalean duten dendan dituzte. 

Kimetz dendetan dauden arropa marka asko Euskal Herrikoak dira, Loreak Mendian, Batela, Tantä eta SKFK, besteak beste. Levis, Ecoalf eta Birkenstock bezalako nazioarteko markekin ere lan egiten dute, eta saltzen dituzten produktuak sendoak eta iraunkorrak izaten ahalegintzen dira. 

2021az geroztik, Ruiz eta Etxeberria beraien marka propioa diseinatu eta saltzen ari dira: Andia. Andia euskal marka bat da eta Euskal Herrian zabaltzeko helburuz sortu dute, euskal kultura du oinarri arropa markaren leloak dioen bezala: Euskal kulturarekiko sentsibilitatea duten pertsonentzat sortzen dugu. 

Andia markaren bilduma bakoitzak istorio bat kontatzen du; lehen bildumak Tolosako hainbat elementu bereizgarritan oinarritutako kamisetak bildu zituen eta gaztelaniazko zein euskarazko azalpen testu bat zuten. Orain Euskal Herrian oinarritutako hainbat kamiseta eta jertse kaleratu dituzte, oraingoan. «Batzuek euskarari egiten diote erreferentzia, beste batzuek sagardoari, bertsoei... oraingoan nazioartekoagoa den publiko batengana iritsi nahi dugu», dio Ruizek. Era berean, jertseak eta jakak  eskaintzen dituzte. Arduradunek esan dute azken bildumak sekulako erantzuna izan du bezeroen artean.

Jantzi guztiak kotoi organikoarekin, kotoi birziklatuarekin edo botila birziklatuetatik datozen hariekin egiten dituzte, eta guztiek GOTS bereizgarria daramate (Global Organic Textile Standard). Andia markaren diseinuak Euskal Herrian egiten dira.

Bezeroei zerbait ezberdina eskaintzeko helburuarekin bost urte daramatzate kontzertuak, bakarrizketak eta antzezlanak eskaintzen.  Bestalde, Kale Nagusiko 26. zenbakian laugarren lokal bat dute eta erakusleiho handi bezala erabiltzen dute. Horretaz gain, biltegi modura, Xopin festak antolatzeko eta ikastaroak emateko ere baliatzen dute. leku hori «Egin dugun azkeneko ikuskizuna, Andereño Rositarena izan da. Jasa horrelako zortzi ekintza ezberdin egin ditugu gure dendan». Tolosan folk musikariei ikusgarritasuna emateko asmoarekin antolatzen den Tolofolk ekitaldiaren laguntzaile direla ere gaineratu du Ruizek. Kimetz Dendako produktuak webgune bidez erosteko aukera ere badute bezeroek. Horretaz gain, modaren inguruko galderarik edo bertako produktuei buruzko informazioa jaso nahi duen orok, harremanetan jartzeko aukera du. «Webgunearen bidez, gure bezeroei zerbitzu osatuagoa eskaintzeko aukera daukagu». 

  • Helbideak.
    Mutilentzako arropa: Kale Nagusia, 8 (Tolosa)
    Neskentzako arropa: Kale Nagusia, 21 (Tolosa)
    Unisex arropa: Korreo Kalea, 35 (Tolosa)
  • Webguneak. kimetz.eu eta andiandia.eus
  • Instagram. kimetz.eu eta andia.arropa
  • Helbide elektronikoa. kimetz@kimetz.eu
  • Ordutegia. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara, eta 16:30etik 20:00etara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!