Arroparen biziraupena luzatzeko proiektua abiaraziko du Inmakulada ikastolak

Ataria 2024ko abenduaren 11

Inmakulada Tolosako Lanbide Ikastolak  Auzora begira eta herrira begira proiektua garatuko du 2025ean.

Inmakulada Lanbide Ikastolak ostiralean, hilak 13, aurkeztuko du arroparen biziraupena luzatzea helburu duen Auzora begira eta herrira begira proiektua. Horretarako ikastolako aparkalekuan bigarren eskuko azoka bat egingo dute eta herritarrei bertaratzeko gonbita egin diete. Honekin batera hainbat doako ikastaro eskainiko dituzte; asteazkenetan 10:00etatik 13:0e0tara josteko tailerra eskainiko dute, ostiraletan 17:00etatik 20:00etara oinarrizko konponketa ikastaroa, larunbatetan 09:00etatik 13:00etara Gure konponketak josi tailerra egingo dute eta asteartetan 16:00etatik 18:00etara patronajean murgiltzeko aukera eskainiko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!