Bedaiotik hasita Gurbil Haunditik, Zarate lepora iritsiko dira. Handik, Elosuko bidea hartuz garai bateko Mikelete etxera jarraituko dute Urreagako Haitza tontorreraino. Ondoren, Araitz eta Bedaioko muga segituz, Balerdi azpiko mugarriak ikusiko dituzte. Bukatzeko, Bedaiok Amezketarekin duen muga Infernuko erreka ondotik Bedaioraino.
Ondoren, 14:00etan, babarrun bazkaria, Bedaioko Abaetxe jatetxean egingo dute. Menua: babarrunak, saiheskia, mamia eta kafea. Prezioa 40 eurokoa izango da, bazkaria eta autobusa barne.