'Gesto' dokumentala izango da ikusgai, Leidorren

Ataria 2024ko abenduaren 9a

Bizikidetza Sustatzen zikloaren barruan emango dute, Leidor aretoan; ondoren solasaldia izango da dokumentalaren zuzendariarekin.

Tolosako Udalaren Bizikidetza Sustatzen zikloaren barruko bigarren ekitaldia izango da asteazkenean. Hain justu, Gesto dokumentala izango da ikusgai Leidor aretoan, 19:30ean. Xuban Intxaustik zuzendutako lana da, eta Fernando Velazquezen musika du. Gesto por la Paz mugimenduaren ibilbidea gogoratzen du. Dokumentalaren ostean solasaldia izango da, Maite Leanizbarrutiarekin Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeko kide ohia eta Gogoan-Por una memoria dignako kidearekin eta Xuban Intxausti dokumentalaren zuzendariarekin.

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Tolosan ez ezik, Gernikan ere izango da bihar ikusgai dokumentala. Eta, baita Bartzelonan ere. Izan ere, New Yorkeko Giza Eskubideen Zinema Jaialdiko Sail Ofizialerako aukeratu dute, eta jaialdiak Bartzelonan duen egoitzan emango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!