Etxebizitzaren egoera salatu du Etxebizitza Sindikatuak

Ataria 2024ko abenduaren 6a

Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatuak eskualdeko etxebizitzaren egoera salatu du Trianguloa plazan eginiko ekintzarekin.

Bertan, «alokairuaren prezioaren egoera, emandako etxegabetzeak, etxe huts kopurua, erosketa ezintasuna edota estatuaren diru laguntzak zuzenean jabedunengana doazela», salatu dute. Hori aurre egiteko, «etxebizitzaren negozioarekin» bukatu behar dela aldarrikatuko dute abenduak 14an Bilbon egingo den manifestazioan. Eskualdetik autobusa aterako da bertara joateko, 11:00etan Santa Klaratik (Tolosa). Izena emateko,  613 76 92 48 zenbakira idatzi behar dela esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!