Lehen partidan Salaberria anaiak ariko dira Landaren eta Etxeberriaren aurka.
Promesen mailakoan, Nazabal eta Santesteban ariko dira Izagirre-Elorz bikotearen aurka. Partida hau ikusteko ikusmin handia sortu da pilotazaleen artean.
Eta azkenik elite mailakoan, Rekalde eta Aizpuru jokatuko dute Apezetxearen eta Irazustabarrenaren aurka; hemen ez dago faborito argirik.
Aipatu jaialdiko 12 pilotarietatik 8k aurrekontratu bat daukatela sinatuta pilota enpresekin.