Emozio handiko jardunaldia Ogi Berri Txapelketan

Ataria 2024ko abenduaren 4a

Ogi Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoan emozio handiko jardunaldia jokatu zen larunbatean.

Jubenil mailakoan Perurena eta Artetxe ziren faborito baina ezin izan zuten irabazi Arregiren eta Castroren aurka. Azken horiek txapelketa ederra ari dira egiten. Azken emaitza 18-11 izan zen.

Promesa mailakoan ere partida estua jokatu zuten. Ibarluzea eta A. Garmendia ziren faborito Sarasibar-Goiburu bikoaren aurka, baina azken hauek ezustekoa emateko zorian egon ziren. Azken emaitza, 22-19 Ibarluzearen eta Garmendiaren alde.

Elite mailakoa erritmo handian jokatutakoa izan zen eta tanto izugarriak ikusi ziren. Lizeaga eta B. Garmendiak irabazi zuten J. Alberdiren eta Bernaolaren aurka, 22-17.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!