Ostegunean piztuko dituzte Gabonetako argiak, Tolosan

Ataria 2024ko abenduaren 2a

Argazkia: Tolosako Udala.

19:00etan izango da ekitaldia Plaza Berrian, udal musika eskolako ikasleek alaituta; egun berean, baina eguerdian, Eguberrietako eskaintzaren berri emango du udalak.

Ostegunean, hilak 5, piztuko dituzte Gabonetako argiak Tolosan. 19:00etan izango da pizte ekitaldia, Plaza Berrian, eta Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako akordeoi, biolin eta txistulari taldeek girotuko dute. Aurten, ikasleak izango dira argiak piztearen arduradun.  

Behin argiak piztuta, argiztatutako panpinen photocall bat jarriko dute kioskoaren aurrean, nahi duen orok argazkiak atera ditzan. Euria egingo balu, photocall-a kioskoan bertan jarriko dute.

Aurtengo Gabonetako argietan erabiliko diren argiak kontsumo baxuko Led argiak dira eta 22:00ak arte izango dira piztuta. 

Gabonetako eskaintza

Eguberrietako aisialdi eskaintza ere prestatu dute udalak eta eragile ugarik. Ostegun eguerdian emango dute ekitaldi sorta guztiaren berri, baita aurtengo nobedadeen berri ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!