Gaur hasi dira Mugi Tolosako 2025eko egutegiak banatzen

Ataria 2024ko abenduaren 2a

Herritar bat, gaur goizean Zerkausian, egutegi bat hartzen.

Bihar eta etzi ere Zerkausian egongo dira, 10:00etatik 13:00etara. Ibilaldi osasuntsuetan parte hartzen duten herritarrak dira egutegiaren protagonista.

Mugi Tolosa egitasmoak, azken urteetan egin moduan, 2025eko egutegiak prestatu ditu, parte hartzaile eta gainerako herritarren artean banatzeko. Ibilaldi osasuntsuetan parte hartzen duten herritarrak dira egutegiaren protagonista.

Gaur goizean hasi dira banaketarekin Zerkausian, eta bihar eta etzi ere egongo dira, 10:00etatik 13:00etara. Tolosarrek bertan jaso ahal izango dute euren egutegia. Egun horien ondoren soberan geratzen direnak Udaten eta Usabal kiroldegian utziko dituzte.

31 irteera

11 urte bete ditu aurten Mugi Tolosak. Astero, irteerak eta bestelako jarduerak antolatzen dituzte ohitura osasuntsuak sustatzeko, batik bat, adinekoen artean. 2024an zehar 31 irteera egin dituzte, batez beste, 115 parte hartzailerekin. Inauterietan, esaterako, 250 lagun batu ziren.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!