Sute bat eta zauritu bat Tolosako Ibarralde kaleko etxebizitza batean

Ataria 2024ko abenduaren 2a

Sutea piztu da Ibarralde kalean. J.A.

Tolosako Ibarralde kaleko okupatutako etxebizitza batean nahita piztu dute sua, gaur goizean. Emakume bat Asuncion klinikara eraman behar izan dute, liskar baten ondoren arin zaurituta.

Sutea piztu da Tolosako Ibarralde kaleko lau pisuko etxebizitza batean; hirugarren solairuan piztu da sua. Tolosako Udaltzaingoak jakinarazi du 09:40ean jaso dutela abisua eta suhiltzaile eta anbulantziarekin batera bertaratu dira etxebizitzara. Udaltzainek jakinarazi dutenez, sutea sortu den etxebizitza okupatutako etxea da.

Udaltzaingoak ATARIA-ri adierazi dio lauzpabost lagun zeudela bertan, eta liskarra izan dutela horietako bik. Gizon batek emakume bat arin zauritu du, eta Asuncion Klinikara eraman dute. Udaltzaingoak baieztatu duenez, emakumea zauritu ondoren, gizonak nahita piztu du sua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!