Tolosako gimnastek Espainiako Txapelketan zilarra eta diploma lortu dute

Ataria 2024ko azaroaren 28a

Pasa den astean Tolosa CF-ko gimnastika erritmikoko lau talde Zaragozan izan ziren. 

Ostiralean kadete taldeek beren lana tapizean erakutsita, Tolosa P taldeko Arene Amondarain, Ane Iraola, Uxue Morea, Aroa Madina eta Haizea Aldasorok zilarrezko dominarekin Espainiako txapeldunorde izan ziren. Tolosa Hko Lujan Diaz, Ellen Mills, Enara Jaka, Uxue Ormazabal eta Maren Alonsok 8. postuarekin klubarentzako lehenengo diploma jaso zuten. 

Larunbatean jubenilek txanda izan zen. Olaia Etxeberria, Sara Rudel, Nahia Esnaola, Aizpea Arroyo eta Irunek tapizean gogotsu lana erakutsita, 151 talderen artean 9. izatea lortu zuten. 

Igandean absolutu mailako taldekako Espainiako Kopan parte hartu zuen klubeko talde misto bakarrak. Senior taldea osatzen duten Ibai Lekue, Naroa Asenjo, Aiora Vega, Nora Perez eta Eneritz Diaz de Guereñuk 8. izatea lortu zuten. Bi asteren barruan Iruñean Espainiako Txapelketa izango dute. 

Kluba pozik azaldu da gimnastek «erakutsitako lanarekin eta denboraldian zehar egindakoarekin». Orain gogoz itxaroten dute Dubaira duten bidaia beraien lehen nazioarteko topaketan parte hartzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!