Kultur asteburua egingo dute Bedaion

Ataria 2024ko azaroaren 28a

Bedaioko festetako une bat.

Larunbat arratsaldetik iluntzera denetariko jarduerak antolatu dituzte; eta, igandean, mendi ibilaldia egingo dute eguraldi egokia eginez gero.

Kultur asteburua antolatu dute Bedaion. Larunbatean Bazkari paxara-rekin hasi behar zuten egitaraua, baina bertan behera geratu da. Hori horrela, 17:00etan izango da lehen jarduera: haurrei eta gazteei bideratutako Animaltzen tailerra.

Horren hondotik, 19:00etan hasiko da Zidernaut proiektuaren aurkezpena eta produktuen dastatzea Balerdipeko erleak ekoizleen mokaduekin. Eguna bukatzeko, berriz, 21:00etan afaria egingo dute eta, ondoren, haurrentzako zinea.

Iganderako antolatu dute azken jarduera, hain zuzen, mendi ibilaldia. 10:45ean hasiko da, betiere, horretarako eguraldi egokia egiten badu.

Larunbateko jardueretan parte hartzeko beharrezkoa da, aurretik, izena ematea batzarkideetako bati adieraziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!