Orixe institutuak 50. urteurrena ospatuko du abenduaren 10ean

Ataria 2024ko azaroaren 27a

Musika, dantza eta festa giroa uztartuko dituen ospakizun jaialdia antolatu dute; Leidor aretoan izango da, 18:00etan hasita.

Tolosako Orixe Bigarren Hezkuntzako Institutuak 50 urte bete ditu, eta urteurren berezia ospatzeko jaialdi bat antolatu dute, abenduaren 10ean, asteartea, Leidor aretoan; 18:00etan hasiko da ekitaldia.

Institututik, jaialdira bertaratzeko gonbita luzatu nahi diete 50 urte hauetan Orixeko parte izan diren guztiei: «Oroitzapenez, emozioz eta, batez ere, esker onez betetako ekitaldia izango da, eta besteak beste, bertsoak, dantza eta zozketa bat izango ditugu. Gure ibilbidea gogoratzeko eta bidaia honen funtsezko parte izan diren pertsona guztiei omenaldia egiteko aukera izango dugu. Gonbidatuak zaudete, iraganera ez ezik, etorkizunera ere begiratzen duen ospakizun honen parte izatera!».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!